Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 18a

aquĆ­ esta la fecha

Udalerriko irudiak

ERRATZU

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Erratzuren bista panoramikoa

Altitudea: 300 metro.

Biztanleria 2005ean: 489 biztanle.

Erratzu Iruñetik 58 km-ra dago, eta bertara heltzeko N-121-B errepidea hartu behar da, eta eskuinera dagoen bidegurutze batean NA-2600 errepidea hartu behar da. Bi auzo ditu Erratzuk: Gorostapolo eta Iñarbil.

Azpimarratzekoak dira Erratzun:

Batetik, ondoren aipatzen diren etxeen eta jauregien arkitektura nabarmenduko dugu:

  • Etxebeltzea jauregia (46. zk.). Leinu-etxea.
  • Apeztegia jauregia. Leinu-etxea.
  • Iñarbilgo jauregia. Leinu-etxea, barroko estilokoa, bi dorre dituena.
  • Gaston Iriartekoen sortetxea. XVIII. mendean berreraikitako jauregia da, garai batean aduana izandakoa. Iruritan dagoenaren estilo berekoa da. Bi dorre ditu.

Erratzun zur-lanketaren eredurik argiena topatuko dugu Santiago Oteiza (72. zk. duen etxea). Zurez egindako lanen edertasuna ikusiko dugu haren lantegian. Bereziki aipatzekoak dira kaikuak (gasna eta gaztanbera egiteko erabiltzen ziren zurezko ontziak); kaikuen plastikotasunak eta leuntasunak harritu eginen gaituzte.

Ezin aipatu gabe utzi Xorroxingo ur-jauzia, soinuz beteriko paisaia zoragarria. Bertan sortzen da Baztan ibaia, Baztan utzirik Bidasoa izena hartzen duena. Gorostapolo auzotik barrena helduko gara bertara. Natura bere osotasunean ikusteko aukera aparta izanen dugu. Ur-jauzi honi loturik, lamiei buruzko elezahar ugari daude.

Iñarbilen Infernuko Zubia topatuko dugu. Kondairak erraten duenez, deabruak bere burua bota zuen zubitik beheiti, jabetu zelarik inoiz ez zela gai izanen euskara ulertzeko.

Erratzun mendiaren ikuspegi zoragarriaz goza dezakegu; hartarako, Izpegiko lepora igan behar dugu, bihurgunez beteriko tokiko errepidean gora.

Eliza XVIII. mendekoa da, San Pedroren ohoretan eraikia. 1913. urteko euri-erauntsiak herria suntsitu, eta eliza bitan zatitu ondoren, berreraiki eta berriro ere hornitu behar izan zuten. Herri-arkitekturako klaustro txikia du. Kanpandorre barrokoak forma oktogonala du, baita bere absideak ere. Bi eraikin hauek jatorrizkoen berdinak dira, nonbait, tenplarioen artean oinarrituta.

Herriko Bestak ekainaren 29an ospatzen dira, herriko zaindari San Pedroren omenez.

Non lo egin:

  • Baztan kanpina, telefonoa: 948 45 31 33.
  • Etxebeltzea landetxea, telefonoa: 948 45 31 57.
  • Ezpondarena landetxea, telefonoa: 948 45 31 88.
  • Hualdea landetxea, telefonoa: 948 45 31 74.
  • Indatxipia landetxea, telefonoa: 948 45 31 21.
  • Juanillo landetxea, telefonoa: 948 45 33 56.
  • Kordoa landetxea, telefonoa: 948 45 32 22.
  • Marimartindenea landetxea, telefonoa: 948 45 31 17.
  • Bazarabal I eta II landetxeak, telefonoa: 948 45 31 58.
  • Dolareta landetxea, telefonoa: 948 45 32 69.
  • Indakoetxea I eta II landetxeak, telefonoa: 948 45 31 03.
  • Iztikotenea I eta II landetxeak, telefonoa: 948 45 31 09.
  • Kastonea I eta II landetxeak, telefonoa: 948 58 13 93.
  • Martikotenea I eta II landetxeak, telefonoa: 948 45 30 94.
  • Senperenea landetxea, telefonoa: 948 45 31 58.
  • Urrain I landetxea, telefonoa: 948 45 31 10.
  • Urrain II landetxea, telefonoa: 948 45 31 10.

Otordua non egin:

  • Ostatua jatetxea, telefonoa: 948 45 31 18.
  • Camping jatetxea, telefonoa: 948 45 31 33.
  • Gaineko Benta jatetxea (Izpegi), telefonoa: 948 45 31 05.
Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du