Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a

aquĆ­ esta la fecha

Udalerriko irudiak

GARTZAIN

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Gartzainen bista panoramikoa

Altitudea: 235 metro.

Biztanleria 2005ean: 221 biztanle.

Iruñetik 46 km-ra dago. Herrira heltzeko N-121-B errepidea hartu behar da, eta Irurita zeharkatuta, Elizondora heldu baino kilometro bat lehenago Gartzainera eramanen gaituen desbideratzea hartu behar dugu. Gartzainek hiru auzo ditu: Aitzano, Ariztegi eta Etxerri.

Aipatzekoak dira Gartzainen:

Herriko etxeen artean ez da zaila bereiztea zein diren nobleak eta zein landa-eremuko izaerakoak. Errate baterako, Iturbide jauregiak (10. zk., leinu-etxea, Baztango lehenbiziko etxe nobleen artekoa) baserri-itxura du. Aintzano auzoan dago, eta konkistatzaileen sortetxea da; horien artean, Iturbideko Agustin eta Migel.

Erlijio-eraikinei dagokienez, Tourseko San Martin eliza dugu aipagarria. Baztango zaharrenetakoa da. Koru altuak (gaztaina-zurez egina) San Martin eta txiroaren eszena du erliebean grabatuta.

Herriko Bestak urriaren hamabian ospatzen dira, Pilar egunean.

Non lo egin:

  • Gamioa I eta II landetxeak, telefonoa: 948 58 09 60.
  • Lizardia landetxea, telefonoa: 948 58 11 63.

Otordua non egin:

  • Fransene jatetxea, telefonoa: 948 58 04 05.
  • Gartzain erretegia, telefonoa: 948 58 00 50.
Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du