Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 18a

aquĆ­ esta la fecha

Udalerriko irudiak

LEKAROZ

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Lekarozen bista panoramikoa

Altitudea: 240 metro.

Biztanleria 2005ean: 359 biztanle.

Iruñetik 48 km-ra dago. Herrira heltzeko N-121-B errepidea hartu behar dugu. Bi bide hartzen ahal ditugu: bat, Elizondora heldu baino kilometro bat lehenago ezkerretara dagoen bidegurutzetik, eta, bertzea, Iruritako plazatik aitzinat doan bigarren mailako errepidetik. Lekarozek hiru auzo ditu: Aroztegia, Uharte eta Oharriz.

Aipatzekoak dira Lekarozen:

Lekaroz txoko zoragarria da. Lehen guda karlistan Espoz y Minak erraustu egin zuen. Gortaria Etxean honako hau dago idatzita: "Esta casa se llama Cortari, se quemó el año 1796".

Oharriz Lekarozko auzoetako bat da. Bertan baserri estetikoki ederrak, eta garrantzi handiagoko bertze batzuk topatzen ahal ditugu, bertzeak bertze: Oharrizko jauregia.

Xaharrea Etxeak (5. zk.) falndiar estiloko armarri ikusgarria du bere aitzinaldean.

Lekarozen Aholku Onaren Ama Birjinaren ikastetxea dago. Ehun urtetik gora dituen ikastetxea kultura gune garrantzitsu bihurtu zuten Aita Kaputxinoek. Elizan Alonso Canoren gurutziltzatuaren eskultura bat dago. Lorategian komentuaren fundatzaile Aita Llevanerasen eskultura dago, Jorge Oteizak egina. Gaur egun Lekarozko Institutua den horren lorategian eskultura organizista eta handi bat dago, Faustino Aizkorbek egina.

Herriko Bestak herriko zaindari San Bartolome egunean ospatzen dira, abuztuaren 24an.

Non lo egin:

  • Eskisaroi landetxea, telefonoa: 948 63 50 79.
  • Istarbey landetxea, telefonoa: 948 58 00 46.
  • Mikelenea landetxea, telefonoa: 948 45 33 85.
  • Hiru Itturri ostatua, telefonoa: 948 58 03 89.
  • Gazte Aterpetxea, telefonoa: 948 58 18 04.

Otordua non egin:

  • Hiru-Itturri jatetxea, telefonoa: 948 58 03 89.
  • Larralde sagardotegia, telefonoa: 948 45 21 21.
  • Etxebertzeko Borda (Orabidea), telefonoa: 948 58 04 00.
Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du