Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a

aquĆ­ esta la fecha

Udalerriko irudiak

ZIGA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Zigaren bista panoramikoa

Altitudea: 364 metro.

Biztanleria 2005ean: 199 biztanle.

Zigara heltzeko NA-2540 errepidea hartu behar dugu, Iruritan barna, edo Almandozko tunelaren irteeran, eskuinaldean, dagoen bidegurutzean barna. Zigak auzo bat du: Zigaurre.

Aipatzekoak dira Zigan:

Zigan hainbat elementu bitxi dituzten bi etxe daude:

  • Indartea Etxea (Zigaurre auzoa). Etxeak oso armarri bitxia du. Caro Barojak blasoien kanpoko itxura XVIII. mendeko nafarren (Flandeseko merkatu librearen miresleak) egoera ekonomikoarekin lotzen du. Historialariaren iritziz, blasoia XVIII. mendearen hasierakoa da.
  • Iturriagaraia Etxea. Armarri xumeak zapi puska beltzak iltzatuta ditu inguruan; horrek agerian uzten du familiako norbait hiltzen zelarik armarria zapi beltz batez estaltzen zutela.

Ziga eta honen auzo Zigaurre artean Baztango begiratokia dago; bertatik haranaren iparralde osoaren bista ederrak izanen ditugu.

Zigako eliza San Lorentzoren ohoretan eraiki zuten, 1593tik eta 1603ra bitartean. Aitzinalde izugarriak agerian uzten du forma herreratarrak inposizioa, Nafarroan dagoen estilo herreratarraren eredurik garbiena da.

Herriko Bestak abuztuaren 10ean ospatzen dira, herriko zaindari San Lorentzoren ohorez.

Non lo egin:

  • Etxezuria landetxea, telefonoa: 948 45 20 78.
  • Aldekotxeberria landetxea, telefonoa: 948 58 02 77.
  • Arotzenea I eta II landetxeak, telefonoa 948 45 20 46.
  • Aldekotxeberria I landetxea, telefonoa: 948 58 02 77.
  • Aldekotxeberria II landetxea, telefonoa: 948 58 02 77.
Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du