Baztango Jorge Oteiza Museo Etnografikoa ezohiko museoa da, jendaurrean erakusten diren lan gehienak bakarrak dira, irabazi asmorik gabe dohaintzan emandakoak. Horien bitartez, antzina Baztan Ibarrean nola bizi ziren ikusi ahal izanen du bisitariak.
Elizondoko Braulio Iriarte karrikan, Puriosena Etxean du egoitza. Etxearen barnealdea erabat birmoldatu da bilduma etnografikoa eta zerbitzuak hartzeko. Hala ere, oinarrizko egiturari eutsi dio, eremu arkitektonikoa egoki landu baita.
Beheko solairuan harrera, denda, komunak, 40 lagunentzako proiekzio-areto bat eta arotzeriako tailer baten erreplika daude. Eraikinaren atzealdean lorategi bat dago, eta lorategiaren arkupean nekazaritza lanabesen bilduma bat ikus daiteke.
Lehenengo solairuan, jatorrizko barne egiturari eutsi zaio; lau angeluko zurezko habeen artean holtzak daude eta horietan pilotarekin, folklorearekin, musikaren zerikusia duten gaiak ilustratu dira; horrez gain, XX. mende hasieran Baztanen ohikoak ziren sukalde eta logelen bi eredu daude.
Bigarren solairuan, ibarreko tradiziozko ekonomiari lotutako objektuak daude: artoa, esnea, zerriak, sagardoa eta gaztainak.
Sarrera: 4 € (prezio berexiak galdetu).
Ordutegia:
Santxotena Parke Museoak euskal kulturaren mitoak eta kondairak ezagutarazi nahi ditu, Xabier Santxotenaren eskulturen bitartez, leku paregabean, Arizkungo Bozate auzoan. Jorge Oteizaren ikaslea izan zen Santotxena.
Arizkunen, Bozate auzo historikoan dago museoa. Elizondo igarota, Frantziako norabidean (N-121-B), NA-2600 errepidea hartuta.
Eskulturak biltzen dituen parkea da, Gorrienea Museoa 32.000 m² baino gehiagokoa handitzeko egindakoa. Xabier Santxotena eskultorearen 80 bat obra daude bertan, gaika zortzi bordatan sailkatuta.
20 lagunetik gorako taldeen bisitak egiteko, hitzordua hartu behar da aurretik.
2003ko uztailaren 3an inauguratu zen.
Telefonoa: 948 45 31 91 (ortziraletik igandera bitartean) / 945 39 66 64 (astelehenetik ortzegunera).
Faxa: 948 45 31 91.
Ordutegia: