Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a

aquĆ­ esta la fecha

Udalerriko irudiak

TURISMO BULEGOA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Baztango Turismoko Informazio Bulegoa garaiko bulegoa da, hau da, udan bi hilabete eta erdiz egoten da zabalik (uztailaren 1etik irailaren 15era), eta ondoren, jai-zubietan eta Aste Santuan irekitzen ditu ateak.

Arizkunenea jauregiaren beheko solairuan dago, Elizondoko Jaime Urrutia kalean. Turismo bulegoan, Baztan Ibarrari buruzko informazio zabala jasoko dute bisitariek. Historia, tradizioak eta berezitasunak, baita inguruko mendi eta ubideak misterioz josten dituzten kondaira harrigarrien berri ere. Ibarra zeharkatzen duten hainbat pasealeku eta ibilbideren berri jasoko dute, txikiek nahiz helduek gozatzeko modukoak. Horrez gain, bertako jaiei buruzko informazioa ere eskuratu ahal izanen dute, hala udakoenak nola negukoenak. Ibarreko kultur eskaintza oparoan dauden museoen ordutegia ere bertan izanen da eskura. Eta horrezaz guztiaz gain, Baztan Ibarretik gertu eta inguruan dauden turismo baliabideei buruzko informazioa ere jasoko dute bisitariek: Bertizko Jaurerria; Sara, Urdax eta Zugarramurdiko haitzuloak eta Larungo Tren txikia, esaterako.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 948 58 15 17.

Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du